XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudi gotikoak: zuhaitz-enborrean tailatutakoak

1.- IRUDI KRISTAUEN JATORRIA. JAINKOAREN AMA

AZKENEAN , antzinako idoloak gogorarazten zituztela-eta erreparoz beteriko hainbat menderen ostean, hasi ziren arte kristauan mukulu-eskulturak egiten.

Horretan hainbat faktorek izan zuten eragina.

Batetik, idolatriarekiko beldurra galdu egin zen, herri barbaroak zibilizatu zirenez geroztik.

Bestetik, errito erromatarraren ezarpenaldiaren ostean, elizetan gutxieneko ekipamendua lortu zen.

Liburuak, errezelak eta kandelak ez ezik, irudiak ere baziren ordurako.

Horri guztiari mukulu-irudiak modelatzeko irudigileek zuten gaitasun teknikoa gehitu behar zaio.

Jada horiek egitea baimendu zen eta bazekiten, gainera, nola egin.

Nolanahi ere den, eredu batzuk ez dira asmatu behar.

Aspaldidanik daude hor, Ama Jainkosarenaren gisakoak esate baterako, neolitikoaz eta nekazaritzako kulturaz geroztik jada hedatutakoak.

Penintsulan horien ezaugarri egoki dugu arte iberiarra: Elx-ko eta Bazako damak eta abar.

Arte egiptoarretik gai bat bereganatu zuen mendebaldeko arteak: amatasun jainkotiarra: Isis jainkosa, Osiris jainkoaren bikotea, Harpokratesi bularra ematen ari zaiona, Horusekin identifikatzen duena.

Gisa horretan, Kristautasun primitiboan, eszena bat hedatu zen antzinatik: Epifania